42 talde aritu dira nor baino nor Olagarro Eguneko XVI. Bandera eskuratzeko lehian

Intza Trula 2024ko ira. 14a, 16:00

Eguraldi bikainarekin eta animatzera gerturatu diren herritarren babesean jokatu dute gaur goizean Olagarro Eguneko kuadrillen arteko batel estropada. Zuazu eta Eterna taldeak izan dira guztietan bizkorrenak.

Olagarro Eguneko hitzordurik bereizgarrienetako bat bilakatu da kuadrillen arteko batel estropada. Gaurkoan XVI. Bandera zegoen jokoan, eta 42 talde uretaratu dira, txandaka, hura eskuratzeko asmoarekin. Lanak bikain burutu dituzten taldeak asko izan dira, baina, Zuazu eta Eterna taldeak izan dira guztietan azkarrenak.

Txapelketan parte hartu dutenen artean barre algarak eta pikeak izan dira protagonistak, eta kuadrilla batek baino gehiagok egin du apustu ea denborarik bizkorrena nork egingo. Tragoa eta pintxoa eskuan, lehia lehorretik ikustea erabaki dutenak ere mordoa izan dira, eta haiek ere bazituzten faboritoak; batzuek bete-betean asmatu dute, beste batzuk, aldiz, ez dira hain txukun ibili.

Irabazleek Kofradian jasoko dute bandera, 19:30ean.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide