Amesten jarraitzeko moduko estropada

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 14a, 18:03

Zumaiarrak, aurten, estropada bat jokatzen. (Onintza Lete Arrieta)

Hamabi ehunenekogatik ez du estropada irabazi Zumaiak gaur arratsaldean Bermeon (Bizkaia). Euskotren ligara igotzeko bi txartel daude jokoan, eta gaur Astillerok eraman ditu lau puntuak. Bihar eguerdian jokatuko da bigarren eta azken estropada.

Bermeon (Bizkaia) jokatu du Zumaiak Euskotren ligara igotzeko play-offeko lehen estropada, erlojuaren aurka, eta igoerako bi txarteletako bat gertuago dute orain zumaiarrek: izan ere, estropada bikaina egin dute Telmo Deuneko emakumeek. Norgehiagoka osoan aurretik ibili dira. Azkenean, baina, hamabi ehunenekogatik, Astillerorentzat izan da garaipena –bueltako luzean denbora oso ona egin du–, baita lau puntu garrantzitsuak ere.

Beste bi lehiakideak, Chapela eta Cabo, oso atzean gelditu dira, sailkapeneko denboretan ikus daitekeenez, eta beraz, zumaiarrak gaurkoa errepikatzera aterako dira bihar eguerdian Portugaleteko itsasadarrean (11:20ean).

Honakoa da gaurko sailkapena:

1. Astillero: 12:16,52.

2. Zumaia: 12:16,64.

3. Chapela: 12:30.

4. Cabo: 12:41.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide