Ostegun arratsaldean zabaldu zituen ateak Alondegiko Oxford aretoan 'Argi urdin arrosa laranja' erakusketak. Bertan paratu dituzten lanak Maite Gonzalez Martinezenak, Jone Erzilla Etxegibelenak eta Ari Cardozorenak dira, eta ikusleak hainbat ekintza egitera bultzatzen dituzte: esertzera, objektuak ukitzera, makurtzera...
Irekiera ekitaldian DJ saioa eskaini zuen Cardozok erakusketa aretoan, eta beste hainbat egunetarako ere kontzertuak iragarri dituzte: asteartean, hilak 17, izango da lehena 19:30ean; hurrengoa hilaren 21ean, larunbatarekin, 19:00etan; hirugarrena hilaren 24an, asteartearekin, 18:00etan; eta, azkenik, itxiera egunean, DJ emanaldia izango da, 19:00etan.
Erakusketa urriaren 2ra arte egongo da zabalik, egunero, ohiko ordutegian: astegunetan, 18:30etik 20:30era; eta asteburu eta jaiegunetan, 12:30etik 14:30era eta 18:30etik 20:30era.
(Argazkiak: Maria Maya Manterola)