Haur eta gaztetxoei zuzendutako ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Itxas Gainek aste honetarako

Juan Luis Romatet

Haur eta gaztetxoak erakarri nahi ditu klubak kirol hau praktikatzera. (Itxas Gain)

Asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte jardunaldiak, gazteak piraguismora erakartzeko asmoarekin.

Haur eta gaztetxoak piraguismora erakarri nahian, 9 eta 14 urte bitarteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutako ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Itxas Gain piraguismo klubak. Jarduera hauek etzi, asteazkenez, eta ostegunean egingo dira, bietan ere 17:00etatik 18:30era arte.

Edozein zalantza argitzeko 609 92 29 30 telefonora deitu daiteke edo itxasgain1968@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide