Zumaia, Espainiako txapeldunorde zesta puntan

Juan Luis Romatet

Julen Cabanillas eta Gonzalo Agirre txapeldunordeen dominekin. (Utzitakoa)

Berriatuaren aurka galdu zuten finala Zumaiako Kirol Elkarteko Gonzalo Agirrek eta Julen Cabanillasek.

Espainiako pilota txapelketako azken fasea jokatu dute pasa den asteburuan Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Senior mailan, zesta punta modalitatean, Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari Gonzalo Agirre eta Julen Cabanillas txapelketako finalera heldu ziren. 

Aurretik, finalerdietan, hiru jokotan irabazi zieten Gernikako (Bizkaia) puntistei: 15-13, 12-15, 10-9. Finalean Berriatuko (Bizkaia) ordezkariak izan zituzten aurkari, eta bi jokotan irabazi zuten bizkaitarrek txapelketako finala: 15-5, 15-14.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide