Donostiako Kursaal jauregian aurkeztuko du Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak Lost letters izeneko ikuskizuna. Matthew Golding dantzari eta koreografoarekin batera sortutako lana, azaroaren 22an ikusi ahal izango da, 19:30ean hasiko den saioan.
Kursaal Eszenako programazioaren barruan antolatutako ekitaldia, sarrerak dagoeneko salgai daude Internet bidez Kursaaleko webgunean.
Sinopsia
Lehen Mundu Gerrako Frank Bracey artillariak bere emazteari idatzitako gutun batean oinarritua, Lost Letters emanaldiak emakume horren patua nola aldatuko litzatekeen irudikatzen du, baldin eta bere senar maiteak idatzitako gutun hori bere eskuetara iritsi izan ez balitz. Galdutako loturen inguruan murgiltzen da lana, eta komunikazioak duen ahalmenaren inguruko gogoeta bultzatzen du.