Atzotik indarrean da TAOren tarteko aldia. Abenduaren 15a bitarte, errotazio handiko guneek ere indarrean jarraituko dute, eta, astean zehar, neguko aldiko araudia aplikatuko da.
Asteburutan martxan egongo diren errotazio handiko guneak honakoak dira: Txomin Agirre (Zubitxikitik Moilaberriko zubira doan tartea) eta Arbustain (Arranpla) ingurunea. Gune horietan, gehienez, 3 orduz aparkatu ahal izango da autoa. Astean zehar, aldiz, neguko aldiko araudia egongo da martxan, eta bertakoen guneak ez dira indarrean egongo, ezta errotazio altuko eremu gehienak ere. Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plazako eremuan errotazio altuko eremua egongo da indarrean egunero, eta gehienez 3 orduz utzi ahal izango da autoa bertan.
Zalantzarik izanez gero, dokumentu honetara jo daiteke.