Trafiko aldaketak izango dira zapatuan, triatloia dela medio

Maria Maya Manterola

Zumaiako Triatloiaren artxiboko irudi bat.

Kirol probaren ibilbidean inguruko zenbait errepide zeharkatuko ditu, eta beraz, mozketak izango dira proba amaitu bitartean. 

Guztia prest du Zumaiako Triatloi Taldeak datorren larunbatean jokatuko den kirol probarako. Aurtengoan sprint distantziako proba soilik jokatu ahal izango da –mareak eta antolakuntza kontuak tarteko hartu du erabakia ZTTko kideek–, eta proba Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketa ere izango da. Saldu dira dagoeneko 300 dortsalak.

Arbustaingo arranplan emango diete hasiera probari 17:15ean gizonezkoek, eta hamar minutu beranduago hasiko da emakumezkoen proba. Triatloia hasi baino zertxobait lehenagotik 18:45ak bitarte, itxita izango dira Moilaberriko zubia eta zenbait errepide:

  • Zumaia eta Getaria lotzen dituen N-634 errepidea eta Meagako errepidea. Horien ordez A-8 autobidea erabili ahal izango da. 
  • Patxita Etxezarreta kaleko errepidea. Axular ibiltokia erabili ahal izango da Zumaiara sartu-irtenak egiteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide