Zumaiako Sortuk herri bilkura egingo du ostiralean

Juan Luis Romatet

Zumaiako Sortuk herri batzarra egingo du irailaren 20an, 18:00etan, Alondegiko Moila gelan.

Etzi, ostiralez, herri bilkura egingo du Zumaiako Sortuk Alondegiko Moila gelan, 18:00etatik aurrera.

Ezker abertzaleko komunitatea bildu, eta kurtso honetako plan politikoaz eta dituzten erronka nagusiez arituko dira bertan, bai nazio mailakoez eta baita herrikoez ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide