Flysch Trail lasterketa prestatzeko azken entrenamendu saioa egingo dute igandean

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 18a, 10:30

Korrikalariak Elorriaga parean. (Zumaia Flysch Trail)

Ibilbide osoa egingo dute oraingo honetan korrikalariek eta goizeko 8:00etan elkartuko dira Lubaki kiroldegi aurrean. 

Urriaren 6an korrituko den Zumaia Flysch Trail mendi lasterketa prestatzeko, eta emakumeen parte hartzea bultzatzeko asmoz, entrenamendu saio bereziak antolatu dituzte aurten ere. Bereziki, emakumeei zuzendutako prestatze saioak izan dira, baina gizonek ere parte hartu ahal izan dute. 

Ekainean hasita, ibilbideko zati eta distantzia desberdinak egin dituzte korrika. Datorren igandean, berriz, irailaren 22an, lasterketa prestatzeko azken entrenamendu saioa egingo dute, eta bertan ibilbide osoa korrituko dute traila igaroko den lekuetatik. Hala, distantzia laburrean izena eman dutenek, 12 kilometroko korrika saioa egingo dute igandean, eta distantzia luzekoek 23 kilometrokoa. 

Parte hartzaileak goizeko 8:00etan elkartuko dira Lubaki kiroldegi parean, eta handik ekingo diete talde bakoitzaren korrika saioei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide