Ikasturte berriari begira da jada Ludoteka. Izen ematea zabaldu aurretik, ordea, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara arteko guraso eta tutoreekin bilera egingo dute datorren astelehenean, hilak 23. Euskaraz 18:30ean izango da, eta gazteleraz 19:00etan.
Ludoteka 6 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduriko zerbitzua da, eta jostailu eta jolasaren bidez haurren nortasuna garatzea du helburu. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era zabaltzen dute, eta astean bi egunez erabil daiteke zerbitzua. LudoKeta programa eskaintzen dute, gainera, 10-12 urte bitarteko gaztetxoentzat, hilabetean bi ostiraletan, 19:30etik 20:30era.