Goiz Eder Iturain saritu dute Iruñeko haur antzerki testuen lehiaketan

Maria Maya Manterola

Goiz Eder Iturain, artxiboko irudian. (Maria Maya Manterola)

Euskarazko testuen sailean eskuratu du saria zumaiarrak, Izar uxo antzerki obrarengatik. 

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatuta, Haurrentzako XXXIII. Antzerki Testuen Lehiaketa izan da aurtengoan ere. Dagoeneko eman dute erabakiaren berri, eta saridunen artean dan Goiz Eder Iturain aktore zumaiarra. Euskarazko testuen sailean aurkeztutako Izar uxo obrarengatik saritu dute Iturain, hain zuzen.

Uda baino lehen aurkeztu zituzten beren proposamenak parte hartzaileek, eta lanen kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea ebaluatu ditu epaimahaiak saridunen izenak jakitera eman aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide