Zabaldu du udalak alokairuko dirulaguntzak eskatzeko epea

Juan Luis Romatet

150 euro arteko laguntzak jaso ahal izango dira hilabeteko alokairua ordaintzeko. (Juan Luis Romatet)

18 eta 35 urte bitarteko herritarrek urriaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera; 36 urtetik aurrerakoek, berriz, urriaren 7ra arteko epea izango dute.

Alokairua ordaintzeko dirulaguntzak emango ditu beste behin ere Zumaiako Udalak. Baldintzak betetzen dituzten herritarrek 150 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute hilabeteko. Hala, laguntza hauek eskatzeko epea zabaldu berri du udalak. 18 eta 35 urte bitarteko zumaiarrek urriaren 4a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak. 36 urtetik gorakoek hiru egun gehiago izango dituzte laguntzak eskatzeko, kasu horretan epea urriaren 7an itxiko delako.  

18 eta 35 urte bitarteko zumaiarrek hemen egin ahal izango dituzte eskaerak telematikoki; 36 urtetik gorakoek, berriz, hemen.

Deialdiaren inguruko informazioa hemen dago eskuragai. Zalantzak argitzeko Etxebizirza bulegoarekin jar daitezke harremanetan, telefono bidez 943 86 50 25 telefonora deituta, eta posta elektroniko bidez etxebizitzabulegoa@zumaia.eus mezua bidalita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide