Bachata dominikarreko tailerra emango du Astinduk bihar Torreberrin

Juan Luis Romatet

Apirilean egindako dantza tailerreko irudia. (Juan Luis Romatet)

Zumaiako dantza elkarteak hilero antolatzen dituen doako tailer eskaintzaren barruan kokatzen da biharko hitzordua. 

Astindu dantza elkarteak doako dantza tailerrak eskaini ohi ditu hilero. Hala, elkarteko bazkideek zein herritarrek oro har –saio irekiak dira– dantza estilo jakin batzuetan lehen pausoak emateko aukera izaten dute. 

Bihar, igandean, egingo dute iraileko dantza tailerra eta oraingo honetan bachata dominikarrean lehen dantza mugimenduak emango dituzte. Saioa goizez izango da, 11:00etatik 13:00etara bitartean, Torreberrin, eta irakaslea Aitor Aizpurua izango da.

Saioa doakoa eta 14 urtetik gorako guztientzako irekia dela nabarmendu du Astinduk.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide