Bi film emango dituzte asteburu honetan Zumaiako zinema aretoan, helduentzako eta haurrentzako bana. Gaurtik astelehenera bitartean, Romper el círculo drama ikusteko aukera izango da Aita Marin; igandean, berriz, animaziozko 10 vidas izango da ikusgai.
Colleen Hooverren eleberrian oinarritutako lana da Romper el círculo, eta Blake Lively eta, aldi berean, filmeko zuzendari den Justin Baldoni ditu protagonista. Lily Bloom (Blake Lively) haurtzaro traumatiko bati aurre egiten dion emakumea da, Bostonen bizitza berri batean murgiltzeko eta bere negozioa irekitzeko ametsaren atzetik ibiltzeko. Ryle Kincaid neurokirurgialari xarmagarriarekin (Justin Baldoni) kasualitatez topo egiteak lotura bizia sortzen du haien artean, baina biak biziki maitemintzen diren bitartean, Lily Ryle-n bere gurasoek zuten harremana gogorarazten dioten alderdiak ikusten hasten da.
Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute Aita Marin, 19:30ean hasita. Sarrerak aurrez eros daitezke hemen.
Igandean haurrentzako saioa izango da arratsaldean, 17:00etan hasita. 10 vidas animaziozko filma eskainiko dute Zumaiako aretoan. Emanaldirako sarrerak hemen daude salgai.