Jon Maiak zapatu gauean Itzurun hondartzan eman behar zuen Kantu berri bat gara. Harri eta herri izeneko ikuskizuna bertan behera geratu da eguraldiaren iragarpenengatik. Euria eta ekaitza dago emanda asteburu osorako eta halako emanaldi bat aurrera eramateko baldintzak betetzen ez zirela-eta, ez dute azkenean egingo.
Udalak ohar bidez adierazi duenez, ikuskizunak hondartza osoa hartuko zuen eta erabili beharreko logistika eta pertsonal guztiagatik ezinbestekoa zein hainbat faktoreren konbinaketa: "eguraldi iragarpenaren bermea aurretiaz, gutxieneko mareak eta mareen ordutegi egokia, eta, asteburua izatea. Eguraldiaren iragarpenak ziurtasunik ematen ez duenez, larunbateko ekitaldia bertan behera utzi behar izan dute".
Lana, ilusioa, jende askoren inplikazioa...erabaki mingarria da. Eguraldi iragarpenek gaur gaurkoz ez dute aurrera egiteko moduko aurreikuspenik ematen.
— Jon Maia Soria (@maia_jon) September 19, 2024
Mareak, asteburuak, eguraldiak eta kantuek bat egingo duten data berri baten bila, udaberrira begira jarriko gara. pic.twitter.com/fFDOFPK2Jt
Udalak eta Jon Maiak berak partehartzaileen eta herritarren ulermena eskertu dute, eta data berria oraindik aurreratu ez badute ere, udaberrian egiteko borondatea azaldu dute.