Sasoiz kanpo bada ere, Artadiko samielek emango diote amaiera Zumaiako uda sasoiari. Larunbatean eta igandean ospatuko dituzte Mikel Deunaren jaiak auzoan, eta bi egunetan izango da adin guztietako herritar eta bisitariei zuzendutako ekitaldiak.
Egitaraua
Irailak 28, larunbata
- 11:00. Jai hasierako txupinazoa.
- 11:30. Haur eta gaztetxoen jolasak (herri kirolak).
- 12:00. Puzgarriak eta trikitilariak: Izer eta Alabier.
- 14:00. Jubilatuen bazkaria.
- 17:30. Puzgarriak eta apar festa.
- 19:00. Sagardo dastakera eta trikitilariak: Izer eta Alabier.
- 20:30. Bertso afaria Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran bertsolariekin.
Irailak 29, igandea. Mikel Deunaren Eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Afizionatuen 1. mailako pilota partidak: Iker Egiguren-Ander Garmendia vs Eñaut Lizeaga vs Unai Albeniz.
- 13:00. Txakolin dastaketa.
- 13:00. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Trikitilariak: Ostolaza eta Andonegi.
- 16:00. Pottokak (Arno).
- 17:00. Herri kirolak: Jakes Izeta V.a, Hodei Izeta IV.a eta Goizeder, harri jasotzen eta aizkoran.
- Ondoren, bertsolariak eta trikitilariak.
Autobus zerbitzua
Zumaiatik Artadirako joan-etorriak errazteko autobus zerbitzua izango da. Hauek izango dira bi egunetan eskainiko diren zerbitzuak.
Larunbatean
- 11:00. Zumaia-Artadi.
- 14:00. Artadi-Zumaia.
- 16:00. Zumaia-Artadi.
- 18:45. Zumaia-Artadi/Artadi-Zumaia*
- 20:15. Zumaia-Artadi/Artadi-Zumaia*
* Artadira iritsi ondoren, zain dauden bidaiariaekin zuzenean jaitsiko da Zumaiara.
Igandean
- 10:30. Zumaia-Artadi.
- 14:00. Artadi-Zumaia.
- 15:45. Zumaia-Artadi.
- 19:00. Artadi-Zumaia