Mozarten musika entzuteko aukera izango da bihar San Telmo Ermitan

Juan Luis Romatet

(Sapere Aude Sinfonietta)

Mozartek boskoterako konposatutako obra bat joko du Sapere Aude Sinfoniettak bihar arratsaldez San Telmo Ermitan.  

Doinu ezin hobeak eta kokapena haien pare. Sapere Aude Sinfoniettako boskoteak Wolfgang Amadeus Mozartek konposatutako lan bat joko du non eta San Telmo ermitan. Bihar arratsaldez izango da kontzertua, 19:30ean hasita. 

Edurne Susok, Isabel Acevedok, Ainhoa Maraurik, Estibaliz Oraak eta Marixi Sesma Aizpuruak osatutako boskoteak Mozarten Clarinet quintet in A major, K.581 obra joko du biharkoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide