Ubidetik atera da ura itsasgorarekin

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 19a, 20:57

Itsasgorak maila altuena izan du gaur arratsaldean. Ura ubidetik atera bada ere leku batzuetan, kalterik ez du eragin herrian. 

Arratsalde partean izan dira marea gora altuenak. 18:10ak aldera zen itsasgora, eta marea biziekin, ohikoa baino altuera handiagoa hartu du itsasoak. Asko eta asko Arranplara edo Saraune inguruko eskoilerara bertaratu dira, oinetakoak kendu, eta pasabidean barberatu eta itsasoak estalitako bidea zapaltzera.

Ura ubidetik ere atera de Zumaiako gune batzuetan. Axular ibiltokian udaltzainek seinaleak jarri dituzte itsasoak sortutako potzoetan autoak kontuz joateko. Ura ere atera da Basadi auzategian, Julio Beobide ibiltokian eta, Itsas kiroldegiaren ondoan, Trenbide kalean.

Argazkiak: Zumaiako Udaltzaingoa, Sara Utrera eta Juan Luis Romatet.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide