Kamioi bat trabatuta geratu da bart Artadin, Torre eta Torrontegi baserrien arteko bidegurutzean

Maria Maya Manterola

Hiru ordu beranduago atera dute bidegurutzetik, traktorean atoian eramanda. Guztira, hamasei metro luze zen ibilgailua. 

Joxe Mari Korta industrialdeko Okin lantegira zihoan kamioi bat trabatuta geratu da bart bidegurutze batean. Hain zuzen, goizeko 03:00ak aldera geratu da kamioia ez aurrera ez atzera, Artadi eta Oikia artean, Torre eta Torrontegi baserrien arteko bidegurutzean. Guztira, hamasei metro luze zen ibilgailua.

Hiru ordu beranduago lortu dute kamioia ateratzea, traktorean atoian eramanda. Zumaiako Udaltzaingoak azaldutakoaren arabera, bidea ezagutzen ez duten kamioilariek Artadi eta Oikia lotzen dituen bide malkartsu eta estua maiz erabili izan dute GPSen seinaleei segika.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide