Arraunlari beteranoak, denboraldiari ekiteko prest

Maria Maya Manterola

Beteranoen taldea, Angeluko portuko Banderan.

Astean hirutan elkartuko dira arraunean egiteko. Jakinarazi dute edonork parte hartu dezakeela, baita aurrez arraunean egin ez dutenek ere. 

2024/2025 denboraldiari ekiteko prest dira arraunlari beteranoak ere. Datorren astean hasiko dituzte entrenamenduak –astearte eta ostegunetan 18:30ean elkartuko dira, eta larunbatetan, 08:00etan–, eta jakinarazi nahi izan dute 38 urtetik gorako edonork parte hartu dezakeela, beti ere arrauneko lehia ofizialetan parte hartu gabe bi urteko epea bete badu. Taldea mistoa da. Harremanetarako, telmodeun.beteranoak@gmail.com posta elektronikora idatzi daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide