Gaur goizean egin dute Izeta Bikote Mistoen Mendi Lasterketa Solidarioaren bigarren edizioa. Aurten guztira 70 bikotek hartu dute parte, iaz baino 10 gehiagok. Denetara 140 korrikalarik egin dute 6 kilometro eta erdiko itzulia.
Podiuma eskualdeko jendeak osatu du; aurten ere Jokin Gijarro eta Nerea Urteaga zumaiarrak izan dira lehenengoak helmugara iristen. Bigarrenak, aldiz, Irune Lertxundi eta Jon Beldarrain oriotarrak izan dira, eta hirugarren postua iaz baita podiumera iritsi zen bikoteak lortu du, Jorge Aranburu zarauztarrak eta Marina Gonzalezek, hain zuzen. Laugarren postua lortu duen bikoteak ere ospatzeko arrazoia izan du, hala nola, lasterketa amaitu dute lehenengo kilometroan antolatzaileek kokatu duten urdaiazpikoa eskuan zutela. Helduen lasterketa amaitu ondoren, gaztetxoekin egin dute beste lasterketa txiki bat.