Emakumeon Etxea 2021eko udazkenean zabaldu zuten Zumaian. Ordutik, Martxoaren 8a plazako eraikinak jarduera ugari bildu ditu, eta Zumaiako emakumeen topagune bihurtu da.
Urteurrena elkarrekin ospatzeko, Anari bakarlariaren kontzertua izango da ostiralean, hilaren 27an. Emanaldia 18:30ean hasiko da, baina aurrez, hitzartze labur bat eskainiko dute Emakumeon Etxeko kideek, eta ondoren, mokadutxoak izango dira bertan.