Udalak ikusgai jarri ditu kirol gerentearen plaza betetzeko merezimenduen behin behineko balorazioak

Maria Maya Manterola

Urriaren 3ra artean jarri ahal izango dira erreklamazioak.  

Udalak dagoeneko ikusgai jarri ditu kirol gerentearen plaza betetzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin behineko balorazioak. Jakinarazi du helbide honetan kontsultatu daitezkeela, eta urriaren 3ra artean izango dutela interesdunek erreklamazioak aurkezteko aukera. 

20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia da udalak eginikoa, eta kirol patronatuko gerente plaza bat betetzeko helburua du, lehiaketa bidez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide