Piraguismo eskolan izena emateko epea zabaldu du Itxas-Gain elkarteak

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 24a, 10:05

Piraguismo eskolako partaide batzuk. (Itxas-Gain)

Deia 8-14 urte arteko haur eta gazteentzat da, 2016an jaiotakoak barne. Entrenamendu egunak eta orduak zehaztuta dituzte, eta jakinarazi dute malgutasuna dagoela bakoitzak egun horietatik ahal duenean joan ahal izateko.

Itxas-Gain piraguismo elkarteak zabalik du izen-ematea piraguismo eskolan jardun nahi duten haur eta gazteentzat. Eskola Kirolaren barruan, kirol hau ikasteko eta konpetiziorako sarrera ematen duen ekintza dela azaldu du elkarteak, eta deia 8-14 urte arteko haur eta gazteentzat dela, 2016an jaiotakoak barne.

Entrenamendu egunak eta ordutegia zehaztu dituzte: astearte, asteazken eta ostiraletan izango dira entrenamenduak, 16:45ean. Era berean, azaldu dute bakoitzak ahal duen egunetan joateko aukera izango duela.

Izena eman nahi duenak korreo elektronikoa idatzi beharko du itxasgain1968@gmail.com helbidera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide