Elkarretaratzea izango da datorren ostiralean, hilaren 27an, osasun zentroaren parean. Zuopa osasun publikoaren aldeko herri plataformak 12:00etan bertan elkartzera deitu ditu herritarrak, "osasun zentroaren egonkortasuna bermatuko duen behin betiko irtenbidea" eskatzeko.
Izan ere, azaldu dute "zertxobait" hobetu dela Zumaiako anbulatorioko egoera, baina "kezkagarria" dela oraindik ere. Gaur gaurkoz, bi pediatra ari dira lanean Zumaian. Zarauzko Etengabeko Arreta Gunearen egoera, berriz, "tamalgarritzat" jo dute, txanda gehienetan medikuak falta direlako. Zumaiarren "osasuna eta bizitza" jartzen du arriskuan kudeaketa horrek, eta beraz, mobilizazioekin jarraitzea beharrezkoa dela uste dute.