Ludotekan izena emateko epea zabalik egongo da urriaren 1era arte

Julene Sorarrain 2024ko ira. 24a, 16:30

Jostailu erakusketa Zumaiako Ludotekan.

Irailaren 30ean irekiko dute Ludoteka, eta dagoeneko eskuragarri daude izen-emate orriak eta jarraibide nagusiak.

Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzat zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzu hezitzailea da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.

Irailaren 30etik aurrera irekiko dute, astelehenetik ostiralera bitartean, 17:00etatik 19:15era. Lehen aste horretan, gainera, ate irekiak egingo dituzte. LudoKeta zerbitzua, aldiz, urriaren 11n jarriko dute martxan.

Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara. Guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak; lehentasunak zehazteko aukera egongo da izen-emate orrian. Edonola ere, aurtengoan Zumaian erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna; gainontzekoek urriaren 2tik aurrera eman ahal izango dute izena.

Izen-ematea eta informazioa

Izen-ematea urriaren 1era arte egongo da zabalik, eta, izen-emate orria betetzeaz gain, beharrezkoa izango da urteko kuota ordaintzea. Hiru aukera egongo dira inskripzioa egiteko: dena e-mailez bidali daiteke ludoteka@zumaia.eus helbidera (dokumentuak PDF formatuan bidali behar dira, eta ez dira argazkiak onartuko); ludotekako buzoian, paper guztiak sobrean sartuta; edota Ludotekan bertan aurrez aurre honako egunetan:

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide