Ekofeminismoaz arituko da Mirene Begiristain Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola

Argazkia: danbolin.eus

Ekofeminismoak etorkizun justu eta jasangarriagoa eraikitzen lagundu dezaken azalduko du Begiristainek. Emakumeon Etxean izango da hizketaldia, 18:30ean.

Askotariko jarduerak izango dira ikasturte honetan Emakumeon Etxean. Jabetze Eskoletako ikastaro eta tailerrak, elkarguneak nahiz formakuntzarako eta eztabaidarako solasaldi eta saioak, besteak beste. Horien artean da gaur, asteazkena, 18:30ean Mirene Begiristainek eskainiko duen hizketaldia. 

Ekonomian Doktorea eta EHUko irakaslea da Begiristain. Solasaldian feminismoaren eta ekologismoaren arteko harremanaz hitz egingo du, bi ikuspegi hauen arteko intersekzionalitatea aztertuz. Eta besteak beste, azalduko du nola lagundu dezaken ekofeminismoak etorkizun justu eta jasangarriagoa eraikitzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide