Bihar arratsaldean oroituko dute Anuk Algorri gaineko labarretan, haren oroitarriaren parean, 19:30ean. Izan ere, bihar (hilak 26) dira 31 urte zumaiarra hil zela, Espainiako Polizia Nazionalaren Indautxuko (Bilbo, Bizkaia) egoitzan. Bertsio ofizialaren arabera leiho batetik erori eta bi egunera zendu zen arren, bertsio horrek galderez eta zalantzaz josita jarraitzen duela salatu, eta egiarako eskubidea aldarrikatu izan dute.
Eguraldi txarra eginez gero, Ardantzabidera lekualdatuko da ekitaldia.