Asteazkenera arte ikusi ahal izango da 'Argi urdin arrosa laranja' erakusketa

Maria Maya Manterola 2024ko ira. 29a, 11:00

Ezkerretik, Maite Gonzalez, Ari Cardozo, Jone Erzilla eta Irantzu Yaldebere. (Juan Luis Romatet)

Hiru artisten lanak biltzen ditu Harriak arte garaikidearen programaren barruan sorturiko erakusketak. Egunero zabalduko dute aretoa 18:30etik 20:30era, eta gaur 12:30etik 14:00etara ere bai.

Harriak arte garaikidearen programaren barruan sorturiko Argi urdin arrosa laranja bilduma ikusgai izan da azken egunotan Oxford aretoan. Bisitatu ez dutenek asteazkenera arteko epea izango dute; aretoa egunero zabalduko dute, 18:30etik 20:30era. Asteburuetan, eguerditan ere zabalduko ditu ateak, 12:30etik 14:00etara.

Maite Gonzalez Martinez, Jone Erzilla Etxegibel eta Ari Cardozo artisten lanak biltzen dira erakusketan, eta bideo proiekzioak eta irudiak, ehunak eta jantziak, eta DJ saioak eta zuzeneko kontzertuak biltzen ditu. Izan ere, proposamen artistiko desberdinak lantzen dituzte hiru egileek, eta beraien proposamenak Oxford aretoak eskaintzen dituen baliabide edo ezaugarrietara moldatu dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide