Zumaiako osasun zentroaren egonkortasuna bermatuko duen behin betiko irtenbidea eskatu dute berriz ere

Aitziber Arzallus 2024ko ira. 27a, 17:50

Gaur eguerdian Zumaiako anbulatoriaren parean egin duten elkarretaratzea. (Zuopa)

Dozenaka lagunek parte hartu dute gaur eguerdian, Zuopa osasun publikoaren aldeko herri plataformak deituta Zumaiako anbulatoriaren parean egin duten elkarretaratzean. Zumaiako anbulatorioko egoera "zertxobait" hobetu dela aitortu arren, oraindik ere egoerak "kezkagarria" izaten jarraitzen duela esan dute. Zarauzko Etengabeko Arreta Gunearen egoera, berriz, "tamalgarritzat" jo dute

Gaur eguerdian dozenaka lagunek "herriko osasun zentroaren egonkortasuna bermatuko duen behin betiko irtenbidea" eskatzeko elkarretaratzea egin dute berriz ere, Zuopa osasun publikoaren aldeko herri plataformak deituta. Zumaiako anbulatorioko egoera "zertxobait" hobetu dela aitortu arren, oraindik ere egoerak "kezkagarria" izaten jarraitzen duela esan dute; izan ere, gaur gaurkoz, bi pediatra ari dira lanean Zumaian.

Zarauzko Etengabeko Arreta Gunearen egoera, berriz, "tamalgarritzat" jo dute, txanda gehienetan medikuak falta direlako. Zumaiarren "osasuna eta bizitza" jartzen du arriskuan kudeaketa horrek, eta beraz, mobilizazioekin jarraitzea beharrezkoa dela uste dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide