Annette Gonzalez Etxabarrik, Dylan Donegan Dos Santosekin batera, WSLko Cabreiroa Junior Pro Razo txapelketa irabazi berri du. Garaipen honekin, Europako junior mailako txapelduna da zumaiarra.
Hitzordua junior mailako zirkuitu europearraren bigarren eta azkena izan da, eta aurreko urtean bere ahizpa Janirek irabazi eta gero, aurten ahizpa gazteak erdietsi du garaipena.
Zumaiarra Sol Borelli espainiarrarekin, eta Aelan Vaast eta Hina Maria Conradi frantziarrekin lehiatu da, eta hasieratik lortu du nagusitasuna, 7.50 eta 6.57ko puntuazioa lortuta. Horren bidez, zumaiarrak aurrea hartu eta irabaztea lortu du. Gainera, Europako txapelduna izateaz gain, nazioarteko txapelketarako txartela ere eskuratu du.