Sarasketa bigarren eta Aranzabal hirugarren izan dira xake azkarreko Gipuzkoako txapelketan

Juan Luis Romatet

Ezkerrean Xabi Aranzabal eta eskuinean Oier Saasketa. (Kbi xake kluba)

Pasa den larunbatean jokatu zuten Eibarren txapelketa. Zumaiako bi jokalariak podiumean izan dira.

Eibarren jokatu zen herenegun xake azkarreko Gipuzkoako txapelketa, maila absolutoan. Denboraldiari hasiera eman dion proban maila oso ona erakutsi dute Zumaiako Kbi xake klubeko kideek. Izan ere, 11 partida gogor jokatu ondoren, podiumean izan dira bi zumaiar: Oier Sarasketa bigarren sailkatu da eta hirugarren Xabi Aranzabal. 

Xake azkarrarekin jarraituz, datorren larunbatean taldekako Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute, eta bertan izango da Zumaiako ordezkaritza. Emaitza onak lortzen saiatuko dira txapelketa honetan ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide