Ekintzaile berriei merkataritza lokalen alokairua ordaintzen lagunduko die udalak

Maria Maya Manterola

Urtebetez jasoko dute laguntza ekintzaile berriek, gehienez ere 250 euro. Urriaren 11ra arteko epea izango da eskaera egiteko, telematikoki edo udaletxera jota. 

Beste diru laguntza baten berri eman du udalak. Merkataritza lokalak bete edota jardueretan belaunaldi aldaketa sustatzeko, ekintzaile berriak lagunduko dituzte, merkataritza biziberritzeko helburuarekin. Urtebetez jasoko dute laguntza, gehienez ere 250 euro –beti ere, alokairuaren % 50aren kopurua gainditzen ez badu–. 

Urriaren 11ra arte aurkeztu daiteke laguntza, udaletxean edo modu telematikoan. Baldintza guztiak bete beharko dituzte horretarako eskatzaileek: onuradun eta errentatzailearen artean familia loturarik ez egotea, Zumaiako zerga, tasa eta bestelakoen ordainketak eguneratuta izatea, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta edukitzea, edota negozioan euskararen presentzia bermatuta egotea. Lotura honetan ikus daitezke deialdiaren xehetasunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide