Haurrekin Herniora

Juan Luis Romatet

Haurrek zein helduek hartu zuten parte larunbateko irteeran. (Indamendi M.B.)

Eskola kirola egitasmoaren barruko mendi irteera egin zuen Indamendik pasa den larunbatean. 

Haurren artean ere mendizaletasuna pizteko helburuarekin, Herniorako irteera antolatu zuen Indamendik pasa den larunbatean. Eskola kirola egitasmoaren barruan sartzen zen txango laburra izan zen zapatukoa, 11 kilometro ingurukoa, eta Errezildik Andazarraterako bidea egin zuten mendizale txikiek helduen laguntzarekin.

Euritsu hasi zen eguna, baina mendi tontorrera heltzerako eguraldi ona izan zuten irteeran parte hartu zutenek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide