Helduek ere ipuinez gozatu dezaten

Maria Maya Manterola

Dorleta Kortazar ipuin kontalaria.

Helduei zuzenduriko ipuin kontaketa saioa eskainiko du bihar Dorleta Kortazarrek Emakumeon Etxean. Estutzen dituzten loturetatik askatzea erabaki duten emakumeen istorioek osatzen dute Ispiluak emanaldiaren kontakizuna.

Bihar, ostegunarekin, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak saio berezia eskainiko du Zumaian, Emakumeon Etxean. Izan ere, helduei zuzenduriko Ispiluak emanaldia bertatik bertara ikusi eta entzuteko aukera izango da: emakumeen istorioek osatzen dute ipuin kontaketaren errelatoa; gezurra, bortxa, mesfidantza eta beldurra gaindituz, estutzen dituzten loturetatik askatu eta zigorrak zigor, basoan aurrera egitea erabaki duten emakumeen kontakizunek. 

Saioa 18:30ean izango da, doan, Emakumeon Etxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide