Astronomiari buruzko astea egin dute aurten ere Gaztela eta Leongo El Barco de Avila herrian, eta ekimenaren barruan gaueko zeruen IV. argazki lehiaketa antolatu dute. Epaimahaiaren ustez, Soraya Lopez zumaiarrak ateratako Castillo del Miron argazkia izan da onena eta berarentzako izan da 350 euroko saria.