Argazki rallyko sari banaketa ekitaldia izango da urriaren 9an

Maria Maya Manterola

Argazkilari ugari aritu zen Olarro Egunean herriko txoko desberdinetan erretratuak egiten. Lan horiek guztiak ikusteko eta sariak banatzeko ekitaldia izango da gaur zortzi.

Aurtengoan ere argazki rallya izan zen Olarro Egunean. Jaki preziatuaren bueltan antolaturiko jaian argazkilari ugari aritu zen erretratuak egiten kamera digitalak eskuetan hartuta, eta lan horiek guztiak aztertu ondoren, sari banaketa ekitaldia eta proiekzioa egingo dute orain. Urriaren 9an izango da, gaur zortzi, 19:00etan Oxforden. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide