Azpeitiko tren museora eta sagardotegira irteera egingo du Beheko Plazak

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 5a, 09:00

Lasaora joango dira pentsiodunak lurrunezko trenean.

Urriaren 26an egingo dute irteera. Interesdunek astelehenetik aurrera eman ahal izango dute izena.

Lurrunezko trenean ibiltzeko aukera izango dute Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko kideek urriaren 26an. Egun hartan, Azpeitira egingo dute irteera eta Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatuko dute. Ondoren, lurruneko trenera igo, eta Lasaorako joan-etorria egingo dute. Jarraian, bazkaria egingo dute Añota sagardotegian, eta eguna amaitzeko dantzak ere izango dituzte.

Irteera honetan parte hartzeko izen emate epea etzi, astelehenez, zabalduko dute Beheko Plaza elkarteak Hogarrean duen bulegoan (11:00etatik 12:00etara). Prezioa 55 euro izango da pertsonako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide