'El 47' eta 'Zak y Wowo: La leyenda de los Lendarys' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 4a, 08:02

Haurrentzako eta helduentzako film bana emango dute asteburuan Aita Mari zinema aretoan. 

Bi film emango dituzte asteburu honetan ere Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean El 47 filma emango dute, eta igande arratsaldean Zak y Wowo: La leyenda de los Lendarys animaziozko filma. Emanaldietarako sarrerak aurrez salgai izango dira sarrerakzumaia.eus webgunean.

Eduard Fernandez aktore kataluniarra buru du El 47 filmal. Marcel Barrenak zuzendutako lana, filmak disidentzia baketsuko ekintza baten istorioa kontatzen du, baita 1978an Bartzelona eraldatu eta aldirietako irudia betiko aldatu zuen oinarrizko auzo-mugimendua ere. Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean. 

Igande arratsaldean, berriz, 17:00etan, hasita, Zak y Wowo: La leyenda de los Lendarys animaziozko lana emango dute. Hona hemen bere trailerra. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide