Musika saioarekin agurtu dute Oxfordeko erakusketa

Juan Luis Romatet 2024ko urriaren 3a

Azken asteotan Alondegiko erakusketa aretoan izan den artistetako batek musika saioa eskaini zuen atzo arratsaldez. 

Harriak programaren barruan ondutako Argi urdin arrosa laranja erakusketa izan da azken asteotan Alondegiko Oxford erakusketa aretoan. Bertan, Maite Gonzalez Martinez, Jone Erzilla Etxegibel eta Ari Cardozo artisten lanak bildu dituzte.

Azken honek, Cardozo kataluniarrak, zuzeneko musika saio batzuk eskaini ditu erakusketak iraun duen denboran. Erakusketaren amaierarekin batera eman zuen azken saioa. 

Bideoa: Miriam Romatet.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide