Irantzu Varelaren bakarrizketa saioa izango da bihar Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola 2024ko urriaren 3a

Munduak emakumeentzat indarkeria, misoginia eta maskulinitatea besterik eskaintzen ez duenean, bakeaz eta adeitasunaz zein gogaituta dagoen azalduko du Varelak Manólogo bakarrizketa komikoan. Saioa 20:00etan hasiko da.

Irantzu Varela kazetaria Zumaian izango da bihar, Emakumeon Etxean. Bakarrizketa saio bat eskaniko du, Manólogo izenekoa: barrea eragin eta kontzientziak pizteko xedearekin, bakeaz eta adeitasunaz zein gogaitua dagoen azalduko du Varelak, "munduak indarkeria, misoginia eta maskulinitatearen gurtza besterik eskaintzen ez dizkigunean". Saioa 20:00etan hasiko da, eta gazteleraz izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide