Distira Argazki Elkarteak argazkigintzan trebatzeko ikastaroa eskainiko du urrian eta azaroan Zumaian. Elkarteak jakinarazi du oraindik ere eman dezaketela izena herritarrek, distiraelkartea@gmail.com helbidera idatzita eta 100 euro ordainduta.
Urriaren 9tik azaroaren 18ra artean izango dira saioak, astelehen eta asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara, eta bi larunbatetan irteera ere egingo dute. Hona hemen saio bakoitzean landuko dituztenak:
- Urriak 9, asteazkena: Argazkigintzarako sarrera.
- Urriak 14, astelehena: Obturadorea / erakusketa.
- Urriak 16, asteazkena: Zure kamera ezagutu.
- Urriak 21, astelehena: Argazkigintzarako osagarriak
- Urriak 23, asteazkena: Konposizioa.
- Urriak 28, astelehena: Argazkilaritza barrukietan. Erretratua eta natura hila.
- Urriak 30, asteazkena: Nagura argazkilaritza.
- Azaroak 2, larunbata: Argazki irteera edo estudioko saioa.
- Azaroak 4, astelehena: Aurreko saioko argazkien errepasoa.
- Azaroak 6, asteazkena: Gaueko argazkilaritza.
- Azaroak 11, astelehena: Lightpainting.
- Azaroak 13, asteazkena: Argazkigintzaren oinarrizko edizioa.
- Azaroak 16, larunbata: Argazki irteera edo estudioko saioa.
- Azaroak 18, astelehena: Aurreko saioko argazkien errepasoa.