Euskal Kostaldeko Geoparkeak tailer berezia antolatu du urriaren 12rako. Etxeko txikienek mineralak eta fosilak ezagutzeko tailerra izango dute egun horretan 16:00etan Mutrikuko Nautilus gelan: amonite erraldoien sekretuak ezagutu ondoren, itsasontzian zeharkaldia egingo dute, flysch beltzaren labarrak ikusteko.
Bi ordu eta erdiko jarduera izango da, euskaraz, eta 4-12 urte arteko haurrak gonbidatu dituzte parte hartzera. Erreserba egitea beharrezkoa izango da, 25 lagunentzako tokia besterik ez dagoelako; horretarako, Geoparkearen webgunera jo eta Nautilus, flyscheko fosilak izeneko bisita gidatuan izena eman behar da. Bisita honek %30eko deskontua izango du izena ematean “haurrak” kodea erabiltzen duenarentzat.