Lan ona egin dute Zumaiako jokalariek partida azkarren Gipuzkoako xake txapelketan

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 7a, 13:30

Zumaiako xake jokalariak, larunbatean Eibarren. (Kbi xake kluba)

Eibarren (Gipuzkoa) jokatu zuten txapelketa larunbatean, eta Zumaiako Kbi kluba bi taldek ordezkatu zuten. 

Partida azkarren Gipuzkoako xake txapelketa jokatu zuten herenegun Eibarren. Parte hartzaileen artean izan zen Zumaiako Kbi xake kluba, bi talderekin. 

Talde bakoitza lau kidek osatu zuten eta guztira hamasei partida jokatu zituen jokalari bakoitzak. Klubak azaldu duenez, txapelketa gogorra izan zen eta A taldea oso ondo aritu zen. Sailkapen nagusian bosgarren sailkatu ziren zumaiarrak, 48 punturekin. B taldeari dagokionez, lau parte hartzaileetatik hiru gaztetxoak izan zirela nabarmendu dute. "Asko sufritu dute baina gustura itzuli dira", azaldu du klubak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide