Asteazkenean jarriko dituzte salgai 'Mundu guztietan onena' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet

Antzezlaneko une bat. (Gheada)

Gheada antzerki konpainiaren antzezlan honek emango dio hasiera udazkeneko antzerki denboraldiari.

Urriaren 18an hasiko da udazkeneko antzerki denboraldia. Zikloa hasteko, Gheada antzeko konpainiaren Mundu guztietan onena antzezlana aukeratu du udaleko kultura sailak. Emanaldia 20:00etan izango da Aita Mari aretoan.

Emanaldirako sarrerak etzi jarriko dituzte salgai, 10:00etatik aurrera. Aurrez aurre erosi ahal izango dira Turismo Bulegoan edo Internet bidez sarrerakzumaia.eus webgunean. Prezioa 8,30 euro izango da, 5,80 euro gazte txartelaren jabe izanda.

Sinopsia

Antzokiaren iluntasunean emakume bat dabil. Oinez doan bitartean, bere bizitza aztertzen du, apurka-apurka autoerretratu bat sortuz, bere buruarena, inguruarena eta ondorioz, bere denborarena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide