Urpeko irudiak Oxfordeko hormetan

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 8a, 08:00

Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloko argazki erakusketa ikus daiteke egunotan Zumaiako erakusketa aretoan.

Donostian urtero antolatzen zuten Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak geldialdia egingo du aurten ere Zumaian. Hurrengo asteazkenean, hilaren 16an, 19:00etan hasita, ziklo honetan erakutsiko dituzten film batzuen emanaldia egingo da Aita Mari aretoan.

Aurretik, baina, urpeko irudiez osatutako erakusketa zabaldu dute Alondegiko Oxford aretoan. Itsaspeko irudi ederrez osatzen da bilduma, eta animalien edota izakien argazkiez gain, salaketako lanak ere ikus daitezke bertan.

Erakusketa urriaren 20ra arte bisitatu ahal izango da, egunero 18:00etatik 20:00etara. Asteburuetan ere zabalik izango da eguerditan, 12:30etik 14:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide