Paolbideko komunak itxita egongo dira konponketa lanak amaitu arte

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 8a, 09:30

Paolbideko komunak konpontzeko lanak abiatu ditu udalak.

Lanek 20.000 euroko kostua izango dute eta hiru asteko epean bukatuta egongo direla aurreikusi du udalak. 

Paolbide amaieran, Talaipe ondoan dauden komunak konpontzeko lanak abiatu ditu udalak. Lan hauen bidez sabaia konponduko dute. Izan ere, teilatuko iragazpenak direla eta, euria egiten duen bakoitzean biltegia eta bainugela urez betetzen direla azaldu du udalak. Horrek eragina du eraikinean bertan, baita elektrizitate sisteman ere.

Lan hauen bidez, komunetako sabaia inpermeabilizatu dute, baita biltegia konpondu ere. Eraikina margotuko dutela ere iragarri du udala. Lan hauen kostua 20.000 eurokoa izango da, eta hiru asteko epean amaituko dituztela. Bitartean, komunak itxita egongo dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide