Haize bortitzak kalteak eragin ditu herriko zenbait lekutan

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 9a, 08:01

Eroritako zuhaitza Jadarre inguruan. (Udaltzaingoa)

Zarautz eta Zumaia arteko tren zerbitzua etenda egon da goizeko lehen orduetan, baina goizak aurrera egin ahala berriro martxan jarri dute.

Gauean zehar izandako haizete bortzitzek kalteak eragin dituzte Zumaiako gune batzuetan. Hala, zuhaitz bat bota du Basusta inguruan, kanpinerako igoeran eta bidea oztopatuta utzi du. Jadarreko igoeran ere beste zuhaitz bat bota du haizeak. Haize boladek moto batzuk ere bota ditu. 

Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua etenda dago lehen orduetan, eta bidaiak autobus bidez egin behar izan dituzte. Orduek aurrera egin ahala arazoa konpondu dute eta bi herrien arteko zerbitzua berriro martxan jarri dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide