'Joker: Folie à Deux' eta 'Central Parkeko heroiak' ikusi ahal izango dira asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola

Gaurtik astelehenera bitartean, egunero botako dute Joker: Folie à Deux. Haurrei zuenduriko Central Parkeko heroiak, berriz, igandean izango da.

Jokerren bigarren filma Zumaiara helduko da asteburu honetan. Hain zuzen, gaurtik astelehenera bitartean, egunero 19:30ean botako dute Joker: Folie à Deux pelikula. Joaquin Phoenixez gain, Lady Gaga du protagonista luzemetraiak. Bere nortasun bikoitzarekin borrokan ari den bitartean, maitasuna ezagutuko du Arthur Fleckek, eta musika ere deskubrituko du. 


Central Parkeko heroiak filma, berriz, igandean botako dute, 17:00etan. Haurrei zuzenduriko marrazki bizidunen pelikula da, eta adiskidetasun abentura epiko batean murgilduko dira ikusleak, Don txotxongilo iheslariaren eta DJ Doggy Dogen eskutik. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide